(+34) 644 73 94 44 info@sugarra.eus

Kamadoaren txingarra, Bilbon

Simmental behi zaharren TXULETOIA

Gutxienez 2 hilabetezondua eta Kamadoaren txingarretan egina

Baratzetik txingarretara

Kamadoan egindako tomate larrosa, sasoiko barazki eta kimuekaz

Geure kamadoa

Ke eta txingar zapore paregabea emoten dauen
EEBBetatik ekarritako eta Japoniar jatorriko keramikazko labea

Txingarrak

Zurbeltz ikatza erabiltzen dogu, sagarrondo eta intxaurrondo egurragaz batera

Erreserba

Mahai erreserbak egunero baietzatzen doguz

Karta

Geure karta osoa eta 4 menu ezberdin aukeratzeko.

Oparitu Sugarra

2-4 lagunentzako bazkari edo afaria oparituzazu.

txuleta
kamado

SUGARRA eta TXINGARRA

Hamen guztia su eta keagaz sukaldatzen dogu. Jatetxe txiki bat gara, besteekiko ezbardina, eta BILBOn gauz, URIBARRIko auzoan zehazki. Geure helburua txingarretan prestatutako kalitate goreneko produktua eskaintzea da eta horretarako KAMADOA erabiltzen dogu, zapore bizia eta ketua ematen dauen japoniar jatorriko keramikazko labea.

Karta eta erreserba Sugarran

Sugarran platerak mahai erdira ateratzen direz behin aurretik aukeratuta erreserba egitean. Horrela egiten dogu lan jasangarriak izan nahi dogulako, merkatuko produkturik onena eskaintzeagaz batera. Geure helburua ‘0 stock’ da: elikagaien stock-a ahalik eta gehien murriztu nahi dogu, mahaikide bakoitzak erreserba egiterakoan zer eta zenbat jan erabaki dezan. Geure platerak eta edariak kartan bertan eta erreserba egiterakoan kontsulta daikezuz (mahai kopurua mugatua danez, erreserba 1-2 aste lehenago egitea gomendatzen dogu).

Geure KAMADOA

Sugarran zapore onena ematen dauen txingarra bilatzen dogu. Horretarako, geure KAMADO japoniarrak txuletoia azkar erretzeko aukera ematen dosku eta, aldi berean, zurbeltz egurraren zapore berezi eta berezia emoteko. Sukaldatuko dan produktuaren arabera, intxaurrondo eta sagarrondo egurra ere erabiltzen dogu. Ez da existitzen hainbeste erabilera dekon eta hain tenperatura altuetara iritsi daitekeen parrillarik, kasu bakoitzean behar dan ke kantitatea sortzen dauen bitartean.

Sugarraren
txuletoia

Geure txuletoiak behi zaharretatik datoz (5 urte baino gehiagokoak), Simmental arrazakoak, euren haragi kalitateagatik hautatuak. Zapore eta samurtasun gorena lortzeko, txuletoi-zinta 2 hilabetez ontzen dogu, puntu optimora iritsiz. Gero txuletoi bana 4 orduz gutxienez girotzen da kamadoan sartu aurretik eta horri esker barnean tenperatura egokian kozinatzen da. Gainera, zurbeltz ikatzagaz, ke zapore bizia maten dotsagu.

Gu gara Sugarra

Sugarra 2021ean jaio zan proiektua da eta bi pertsonek zuzentzen dabe: Iker txingarra kontrolatzen saiatzen dan bitartean, Amaia mahaian arituko jatzue laguntzen. Otorduan tratu zuzenago baten alde egiten dogu, bitartekaririk gabe eta errespetuan oinarrituta. Horregatik, zerbitzu bakoitzeko txanda bakarra dekogu eta erreserba bakoitza egokitzen dogu; Sugarraz gozatzera nor datorren jakitea gustoko dogulako.

cigalas
wagyu

Tripadvisor