+34644739444 info@sugarra.eus

Kamadoa (かまど)

Askok galdera bera egiten dabe Kamado bat lehen aldiz ikustean: Kamadoa keramikazko labe bat da, duela 3.000 urte baino gehiago Txinan eta duela 4.000 urte Indian erabilitako buztinezko eta lurrezko ontzi primitiboetan sortua. Hala ere, “kamado” hitza japoniera da eta “labea” esan nahi dau. Sugarran aspalditik erabiltzen dogu haragia erretzeko.

Indian, gaur egun ezaguna den Tandoor labean eboluzionatu eban, eta Japonian, duela 2.500 urte, Mushikamatuan (arroza egosteko erabiltzen dana). Azken hori forma esferikodun eltzea zan, kupula desmuntagarriagaz, batez ere Japoniako herrialdearen hegoaldean erabiltzen zana. Hasieran lokatzez osatuta zegon, eta sufre kantitate txikiak izanik, dilatatu egiten zan eta tenperatura altuetan pitzatu zitekeen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, estatubatuarrek Kamadora jo zuten (Ed Fisher izan zen zehazki, eta hara joan zen), eta 1950 eta 1970 artean inportatu eta gaur egun dekogun eredura egokitu eben, lokatza keramikagaz ordezkatuz tenperatura altuak arazorik gabe lortu ahal izateko.

Gaur egun, Kamado gehienak keramikaz eta material erregogorrez osatuta dauz, bai eta aireztapen-sareez ere. Horiek aireztatze doigarrien funtzioa betetzen dabe, eta hala, txingarren intentsitatea eta tenperatura kontrola daitezke. Milaka urteko tradizioaren eta berrikuntzaren arteko lotura perfektua direzela esan leike, eta labe, ketaile, parrilla… gisa erabil daitezke, “todoterreno” gisa.

Sugarran EEUUn keramikaz egindako Kamado bat dekogu. Geure helburu nagusia okelari, barazkiari eta itsaskiari kanpo-geruza ezin hobea eta txingar zapore sakona ematea da, euskal parrilla tipikoagaz baino modu biziagoan.

Gehiago ezagutu